(47) Polimeroak sortzeko behar diren molekulen sintesia neurrira egindako biokatalizatzaileak erabiliz

Ainhoa Maiz Iginitz1
1ehu/upv (polymat eta CIC Biomagune)

Laburpena

Polimeroen industria geldialdirik gabe hazi da azken hamarkadetan, funtsezkoa bihurtu baita gure bizitzan. Ditugun polimero moten artean, polihidroxialkanoatoak propietate bikainak erakutsi dituzte, eta gainera bio-oinarrituak eta biodegradagarriak dira. Polimero hori lortzeko, proiektu honetan bide sintetiko berri bat bilatzen ari gara, β-zetoester batetik abiatua. Konposatu hori asimetrikoki erreduzitzen dute entzimek, β-hidroxiesterra lortzeko. Konposatu honetatik polihidroxialkanoato motako materialak ekoizteko gai izango gara.

Gako-hitzak: Biokatalisia, entzimak, polimeroak