(45) Bitamina hidrosolubleak Euskal Herriko Mendiko Zaldia arrazako behorren esnean: Karakterizazioa eta edoskitzaroaren zeharreko eboluzioa.

Ana Blanco-Doval1, Maria Ángeles Bustamante1, Luis Javier R. Barron1, Noelia Aldai1
1Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Laburpena

Bitaminak giza osasunerako ezinbestekoak diren konposatu organikoak dira. Esnea bitamina hidrosolubleen iturri ona da baina behor esnean dauden bitamina hidrosolubleak oso gutxi ikertu dira. Ikerketa honetan, Euskal Herriko Mendiko Zaldia arrazako behor esnean dauden hamar bitamina hidrosoluble karakterizatu dira lehenengo aldiz. Aztertutako behor esnea azido askorbikoan, niazinan, azido pantotenikoan eta kobalaminan da bereziki aberatsa. Edoskitzaroan zeharreko aldaketa esanguratsuak aurkitu dira niazina, niazinamida, azido pantoteniko, piridoxal eta kobalamina edukietan. Maneiu sistemak (ustiategiak) eragin esanguratsua dauka erriboflabina eta niazinamida edukietan. Honek Euskal Herriko Mendiko Zaldiaren esnearen kalitatea balioztatzen du.

Gako-hitzak: Esnea, Euskal Herriko Mendiko Zaldia, C bitamina, B taldeko bitaminak, Edoskitzaroa