(42) Euskal Herriko haurtzaro zaurgarriaren eskubideak COVID-19aren garaian. BIZIPOZA elkartearen kasua

Peio Manterola-Pavo1, Aintzane Rodríguez-Poza1, Irati Amunarriz-Iruretagoiena1
1Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Laburpena

COVID-19aren pandemia baino lehen eskubide-egoera zaurgarrian zeuden haurrak aurkitzen dira BIZIPOZA izeneko elkarteen elkartean. Bada, izurrian zehar indarrean jarri ziren birusaren aurkako neurriek gizarte osoan izan duten eragina dela-eta, BIZIPOZAko elkarteetako kideen eskubide eta ongizate egoeran izan zuten eraginaren nolakotasuna ikertu nahi izan dugu. Hala, familiei eta elkarteei zuzendutako galdetegi itxien eta senitarteko batzuekin izandako elkarrizketen bitartez, pandemiak haurren eskubideak are gehiago murriztea ekarri duela eta, hein batean sikiera, administrazioan zein familietan hartutako erabakiek, nahiz elkarteek beren lana konplitzeko izan dituzten oztopoek, dretxoen gutxitze horretan eragin dutela ikusi dugu.

Gako-hitzak: haurren eskubideak, gizarte inklusioa, ongizate soziala, COVID-19, BIZIPOZA elkartea