(41) Ideologia Elbira Zipitriaren pentsamendu eta praxi pedagogikoan. Euskal etxe-eskolako ikasleen lanen analisia

Peio Manterola Pavo1, Irati Amunarriz-Iruretagoiena1, Aintzane Rodríguez-Poza1
1Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Laburpena

Elbira Zipitriak frankismoan betean zabaldu zuen eskolaren berezitasun metodologikoak, euskararen erabilera zein euskaltzaletasunak beti eman izan du arreta. Alta, pedagogo euskaldunak finkatuta zituen ziamendu ideologikoak ere indartsuak ziren, eta hala islatu zuen eskola-ekimenean. Hori dela eta, Elbiraren hezkuntza-egitatetik abiatuta, bere ideal pedagogiko eta politikoetara hurbiltzea dugu xede. Horretarako, bere ikasleek osaturiko eskola-koadernoak aztertu, sustatu zituen jakintzen zein hizkuntzaren irakaskuntzaren kutsu ideologikoaz jabetu gara. Azkenik, Zipitriarentzat, hezkuntza bere ideologia osatzen zuten abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna helarazteko baliabide bat ere bazela ondorioztatu dugu.

Gako-hitzak: Hezkuntzaren Historia, Elbira Zipitria, ideologia, pentsamendu pedagogikoa