(40) Kakatokien eraginkortasuna ur-satorra (Galemys pyrenaicus, Talpidae) detektatzeko eta haren banaketaren patroiak deskribatzeko
Laburpena
Duela urte gutxi batzuk proposatu da ur-satorra detektatzeko kakatoki artifizialak eraikitzea, alegia, kanpin-denda antzeko batzuk errekan eraikitzea alfonbra batzuekin. Metodo hau eraginkorra da, baina ez da bere efizientzia zehaztu, ez eta deskribatu nola aldatzen den urtearen arabera. Hemen kakatoki artifizialen efizientzia neurtzeaz gain, metodoa optimizatzen dugu. Emaitzek erakutsi dute kakatokiak urte osoan berdintsu erabiltzen direla erreka-sare osoan. Kakatokietan beste ur-sator baten gorotzak jartzeak ez du ur-satorren detekzioa hobetu. Azkenik, kakatoki finkatu eta bertako emaitzak ikuskatzearen arteko denbora-tarte egokiena 7-11 egun dela ondorioztatu da. Metodologia honek, berez detektatzen oso zaila den espezie mehatxatu honen kudeatzaileendako logistika errazten du.
