(39) Nanopartikulen sintesian zeharreko tamainaren neurketa denbora errealean
Laburpena
Partikulen tamaina eta partikulen tamainaren banaketa (PSD) latex polimerikoen propietate garrantzitsuak dira, besteak beste filmaren eraketari eta latexaren erreologiari eragiten baitiete. Beraz, euren kontrola oso garrantzitsua da ur dispertsio polimerikoak ekoiztean. Kontrol-estrategia aurreratuek (berrelikadura-kontrola) partikulen tamaina linean neurtzea eskatzen dute, ibilbide optimoak jarraitu ahal izateko. Hainbat teknologia daude eskala nanometrikoko partikula dispertsatuen tamainak karakterizatu ahal izateko, baina guztiek kontzentrazio oso baxuetan lan egitea eskatzen dute. Arazo honi aurre egiteko, NanoPAT europar proiektua sortu zen, zeinen helburua partikula mota desberdinak denbora errealean eta linean monitorizatzeko zenbait teknika aztertzea den.
