(38) Egun on, señoras y señores parlamentarios. Hizkuntzen alternantzia Eusko Legebiltzarrean.

Claudia María Torralba-Rubinos1
1UPV/EHU

Laburpena

Artikulu honek euskararen eta gaztelaniaren arteko hizkuntzen alternantzia du aztergai, gutxi ikertutako testuinguru batean: Eusko Legebiltzarreko interbentzioetan. Azterketa egiteko, 15 hizlariaren 30 ahozko ekoizpen aztertu dira, hizkuntza nolako maiztasunarekin aldatzen den eta aldaketa hori mintzaldiaren zein unetan eta zertarako gertatzen den jakiteko. Emaitzek erakutsi dutenez, fenomenoa ohikoa da aztertutako parlamentarien artean, eta batez ere diskurtsoen erdialdean gertatzen da. Gainera, horren atzean egon daitezkeen zazpi funtzio pragmatiko identifikatu dira.

Gako-hitzak: elebitasuna, hizkuntzen alternantzia, euskara, gaztelania, Eusko Legebiltzarra