(33) Geoffroy saguzarraren dieta Euskal Herrian

Nerea Vallejo López1, Joxerra Aihartza1, Lander Olasagasti1, Miren Aldasoro Lezea2, Urtzi Goiti1, Inazio Garin2
1EHU, 2UPV/EHU

Laburpena

Geoffroy saguzarrak eguneko euliak eta armiarmak ditu gustuko, baina harrapakin talde bakoitzaren garrantzia eremu geografikoarekin aldatzen da. Lan honetan, Euskal Herriko eta inguruetako hamaika kolonia aukeratu ditugu, eta “DNA Metabarcoding” teknikaren bidez haien dieta aztertu dugu bi garai ezberdinetan, dietan aldakortasun tenporal eta espaziala aztertzeko. Oro har, armiarma eta euli ugariko dieta aurkezten dute ikertutako koloniek. Koloniaren inguruko paisaiaren ezaugarriek eragin handiago dute dietan uztailean, eta abeltzaintza aktibitatea altuagoa den eremuetan dipteroen, zehazki Stomoxys calcitrans euliaren, kontsumo handiagoa espero dezakegu. Beraz, Euskal Herrian Geoffroy saguzarraren kontserbaziorako ezinbestekoa da bi harrapakin mota hauen eskuragarritasuna bermatzea.

Gako-hitzak: Myotis emarginatu, dieta tenporala, euliak, armiarmak, DNA Metabarcoding