(31) Arroka, kiratsa eta altuerak. Klase borrokaren irudikapena Bong Joon-horen zineman: Parasite [Gisaengchung, 2019] kasua
1EHU
Laburpena
Bong Joon-ho-ren Parasite (2019) filmak gaur egungo hegokorear eta mundu mailako gizarte kapitalistan ohikoak diren gizabanako txiroen arazoak eta hiritar hauek klase mailaz aldatzeko dituzten ezintasunak erakutsi eta kritikatzen ditu. Hau kontuan izanda, hurrengo artikuluan analisi filmiko testualaren metodologia baliatuko da klase gatazka honen inguruko kritika nola eta ze elementu narratibo eta formalen bitartez burutzen den pelikulan ikertzeko.
Gako-hitzak: Parasite, klase borroka, Bong Joon-ho, hegokorear zinema
