(28) Zuberoa, gizarte eleaniztuna: hizkuntzen erabilera XIX. mendearen bukaeran
1Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Laburpena
XIX mendearen bukaeran Frantziako Hirugarren Errepublikak frantses hizkuntza nazioaren sinbolo gorenena bihurtu zuen eta estatuaren barruan zegoen biztanleria landatarra kultura nagusi eta ofizial baten barruan integratzeko indarrak areagotu zituen. Ipar Euskal-Herrian Eliza katolikoa euskararen defendatzaile sutsu moduan agertu zen. Elizgizonek euskara Errepublikako lekuko ordezkariei aurre egiteko erabili zuten. Baina, kontuan izanik Zuberoa eskualde eleanitza zela, zer nolako estrategiak garatu zituzten klase herrikoiek konfrontazio egoera horri egokitzeko? “Historia behetik” ikuspegitik abiatuta, gure helburu nagusia galdera horri erantzun bat ematea da.
Gako-hitzak: Zuberoa, Frantziako Hirugarren Errepublika, hizkuntzak, klase herrikoiak, landa-eremua.
