(23) 3D inprimaketa eta elektrohiratze bidez ekoitzitako kitina/gelatina/PVA aldamioak
1UPV/EHU, 2Biodonostia Health Research Institute
Laburpena
3D inprimaketa eta elektrohiratze teknikak konbinatuz kitina/gelatina/alkohol polibinilikozko aldamioak sortu ziren, honela hierarkikoki porotsuak ziren egiturak sortuz. Fruta-euliaren pupak, kitina erauzteko aukerazko iturri gisa aztertu ziren. Erauzitako kitinak purutasun handia erakutsi zuen, honela txerri gelatinarekin konbinatuz 3D bidez inprima zitekeen tinta lortzeko (3DP tinta). Beste alde batetik, elektrohiratu zitekeen PVA eta gelatinaz sortutako tinta formulatu zen (ES tinta), nanozuntz sarea sortzeko. Polimero hauen elkarketak propietate interesgarriak eman zizkion sortutako egiturari, hala nola, muku-itsaskortasuna eta biobateragarritasuna.
Gako-hitzak: fruta-euliaren pupa, kitina, gelatina, 3D inprimaketa, elektrohiratua, aldamioak
