(20) Lehen mailako prebentzio programa baten eragina nerabeen obesitatearen prebentzioan eta ongizate emozionalaren sustapenean. “Nerabeak astintzen” ikerketaren protokoloa

Jone Galdos1, Eva Pereda-Pereda6, Karmele Salaberria2, Pello Uriarte3, Tamara Gomez1, Amaia Díaz de Monasterioguren4, Malen Ruiz de Azúa5
1(1) Psikologia Fakultatea (UPV/EHU), 2(1) Psikologia Fakultatea (UPV/EHU), (2) Biodonostia, Osasun Mentala eta Arreta Psikiatrikoaren Taldea, 3(3) POZ Zerbitzua, Oñatiko Udala, 4(4) Dietista-nutrizionista, Oñati, 5(5) Mugiment proiektua, Arrasate, 6(2) Biodonostia, Osasun Mentala eta Arreta Psikiatrikoaren Taldea, (6) Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola

Laburpena

Orain arte obesitatearen inguruan egindako ikerketa gehiena honen prebentziora bideratu da. Obesitatearen tratamendurako terapia kognitibo-konduktualaren eraginkortasuna frogatuta dagoen arren nahasmendu komorbidoetan honen eraginkortasuna baxuagoa dela ikusi da. Hori dela eta emozioen erregulaziorako transdiagnostikoan oinarritutako lehen mailako prebentzio programa baten eraginkortasuna aztertu nahi da. Aurkezten den programaren bidez Nerabeen ondoez emozionala eta aurre egite estrategia desegokiak gutxitzea eta baliabide pertsonalak gehitzea, elikadura- eta ariketa fisikorako ohiturak hobetzea eta parametro antropometriko, biologiko eta endokrinoak erregulatzea espero da.

Gako-hitzak: Obesitate pediatrikoa, Gorputz-masaren indizea, Gorputz-irudia, Nerabezaroa, Arazo emozionalak, Transdiagnostikoa, Prebentzio unibertsala