(19) Fotobabesleen eraginkortasuna aztertzen laser espektroskopiaren bidez
1ICIQ – Institut Català d'Investigació Química and Euskal Herriko Unibertsitatea, 2SGiker Laser Facility, 3Euskal Herriko Unibertsitatea
Laburpena
Lan honetan fotobabesle sintetiko familia baten desaktibazio ez-erradiatzailea aztertu egin da, erradiazio ultramoretik babesteko erabilgarriak diren jakiteko. Konposatuen lasaikuntza-mekanismoak ezagutzeko, xurgapen iragankorreko espektroskopia eta denboraren araberako fluoreszentzia teknikak erabili diren bitartean, energia minimoko bideak CASSCF/CASPT2 metodoen bitartez aurreikusi egin dira. Lan honi esker, molekula sintetiko hauen babespen ahalmena ona dela demostratu da, xurgapen efizientzia handia eta fotoegonkortasun bikainak aurkezten dituzte eta.
Gako-hitzak: Espektroskopia, Laserrak, Fotodinamika, Fotoegonkortasuna
