(173) Izorratu gabe ikertzea: PIT Tagen erabilera Euskal Herriko saguzar kabernikoletan
Laburpena
EUS- Saguzarrez hitz egiten dugunean, ugaztunen artean dibertsoenetarikoa den Chiroptera ordenaz ari gara. Dela ikerketan, dela kudeaketan banakoak identifikatzeko markak jarri behar izaten dira maiz. Hori horrela, saguzarrak markatzeko marka eta metodo ugari daude eskuragarri, bakoitzak bere abantailak eta desabantailak dituelarik. Horien artean, PIT Tagek animaliak pasiboki detektatzea ahalbidetzen dute, baina hauen erabilera espexie fisurikoletara egon da mugatua. Aurrerapen teknologikoei esker, lan honek PIT tagak baliatuz 3 saguzar espezie kabernikolaren populazio-ekologia eta ekologia espaziala ikertu ditu, lehenengoz Europan. Antenen detektagarritasuna hain izan da handia Jolly-Seber modeloek % 99 baino detektagarritasun balio altuagoak eman dituztela 2 espezietan.Rhinolophus euryale-ren eta Myotis myotis-en kasuan lehen urteko animalien biziraupena aldakorra izan da urtetik urtera. Gainera, emaitzek adierazten dute lehen urtea dela kritikoena hilkortasunari dagokionez espezie horientzat. R. euryale gazteak sexuarekiko independentea den filopatria eredua erakutsi dute; M. myotisen gazteen artean, aldiz, soilik emeak izan dira filopatrikoak. Bukatzeko, M. schreibersii gazteek lehen urtean bertan distantzia luzeko mugimenduak egiten dituztela behatu da. Hori horrela, lan hau aurrekaria da metodologia hau saguzar kabernikoletan aplikatzean eta datozen urteetako erronkak finkatzen ditu.
