(170) Nobel Saridun Klik erreakzioaren baliagarritasuna konposatu biologikoak eransteko polimero gainazalean

Julia Sánchez Bodón1, Ane Garcia1, Maria Diaz Galbarriatu1, Ana Catarina Lopes2, Isabel Moreno Benítez1, Jose Luis Vilas Vilela1
1UPV/EHU, 2UPV/EHU Ikerbasque

Laburpena

Azken urteetan, hezur edo artikulazio akastunen funtzioa berrezartzeko inplante kirurgikoak erabiliak izan ohi dira. Halaber, azken urteetan inplanteen osteointegrazio ona bermatzen duten materialak lortzea erronka zientifikoa bihurtu da. Izan ere, biomaterialaren gainazalaren propietate fisiko kimikoek pazientearen erantzuna modulatzen dute. Hori dela eta, funtsezkoa da aktibitate antiinflamatorioa eta bakterioen aurkako propietateak dituzten inplanteak diseinatzea. Azken hamarkadan Klik kimika aukera interesgarria bilakatu da biomolekula konplexuak material desberdinen gainazaletara kobalenteki lotzeko. Lan honetan biomedikuntzan interesa duen molekula organiko baten inmobilizazio kobalentea deskribatzen da poliazido L-laktikoa (PLLA) polimeroa gainestaldura gisa erabiliz. Proposatutako metodologiaren berrespena Ultramore-ikuskor (UM-Ikus), mikroskopia fluoreszentea, X izpien espektroskopia fotoelektronikoa (XPS) eta angelu kontaktuaren bidez balidatu da

Gako-hitzak: Polimeroa, gainestaldura, klik erreakzioa