(17) Fuzzing adimentsua sistema txertatuetan

Maialen Eceiza1, Jose Luis Flores1, Mikel Iturbe2
1Ikerlan, 2Mondragon Unibertsitatea

Laburpena

Egungo munduan geroz eta gailu elektroniko gehiago daude, horietako asko internetera konektatuak. Eurak seguru mantentzea garrantzizkoa da, gailu horien aurkako eraso zibernetikoek ere gora egin baitute. Teknika asko daude segurtasun probak egiteko, horien artean fuzzing-a, erabilera orokorreko gailuetan emaitza bikainak lortzen dituen teknika, baina sistema txertatuetan erabili ohi ez dena. Teknika interesgarria denez, bere ezaugarriak aztertu eta sistema txertatuetan erabiltzeko kontuan hartu behar diren ezaugarriak bilatu dira. Alde batetik, fuzzing-aren ezaugarriak aztertu dira, eta bestetik, sistema txertatuenak, biak modu egokian nola elkartu jakiteko.

Gako-hitzak: Ahultasun, Fuzzing, Sistema txertatu, Zibersegurtasuna