(169) Marearteak eta urte-sasoiak oskol-dimentsioen eta oskol-dentsitatearen moldapena dakar Mytilus galloprovincialis muskuiluan

Maitane Pérez-Cebrecos1, Xabier Berrojalbiz2, Denis Benito1, Urtzi Izagirre1, Irrintzi Ibarrola2
1PiE-UPV/EHU, 2UPV/EHU

Laburpena

Oskolaren osotasunak biziraupena zehazten duen heinean, hautespen-presio indartsu baten menpe dago, eboluziorako eragile oinarrizkoa bilakatzen duena. Ikerketa honetan, aztertu da urtaro eta itsasaldiak izan dezaketen eragina oskolaren dentsitatean eta oskol dimentsioen eskala-erlazioetan. Muskuiluak bi hilabetetan (maiatza eta azaroa) eta bi populazioetatik (mareartea eta mareazpia) jaso ziren. Populazio-jatorriak eragin handia dauka muskuiluen oskol-forman, egokitzapen morfologiko espezifiko bat izanik marearteko habitat gogorrera moldatzeko. Oskol dentsitatea, aldiz, urtaroaren arabera aldatzen da: oskol sendoagoak ageri dira maiatzean, neguko baldintzen isla izan daitekeena. Emaitzek muskuilu-hazkuntza ulertzeko baliagarriak dira, hainbat aplikazio zientifiko dituztelarik.

Gako-hitzak: Mytilus galloprovincialis, oskol-dimentsioak, oskol-dentsitatea, marea-eremuak