(168) Euskarazko lekuzko adposizio-e-tan barna, aldakortasuna sailkatzeko proposamen berri bat
Laburpena
Laburpena Euskarazko lekuzko adposizioen kategoria osatzen duten aleak zehazterako orduan ez da erabateko adostasunik egon. Zentzu honetan, lan honen helburu lekuzko adposizioen sailaren baitako azpimultzoak zehaztea eta definitzea da. Ezaugarri morfosintaktiko eta semantikoak aintzat hartuz, lekuzko adposizio soilak (-ra, -tik), ardatz zatiak (azpi, gain) eta Bide Adposizio Konplexuak (-ra arte, -tik kanpo) bereizi ditut. Gainera, azpimultzoak elkarren artean lotzen dituen gramatikalizazio kate bat proposatu dut. Azkenik, proposamena analisi nanosintaktikora eraman dut, ardatz zatien eta adposizio konplexuen arteko aldea agerian jartzeko. Abstract There has been no consensus when it comes to determine the items that are part of the adposition category in Basque. In this sense, the aim of this work is to better define the subgroups within this category. After considering the most relevant morphosyntactic and semantic properties, I establish three main subgroups for Basque, simple locative adpositions (-ra, -tik), axial parts (azpi, gain) and Complex Directional Adpositions (-ra arte, -tik kanpo). In addition, I have proposed a grammaticalization chain that connects these subgroups among each other. At last, I have adopted the nanosyntactic approach to shed the divergences between complex adpositions and axial parts.
