(167) Zaintzaren inguruko iruditegiak Zestoako Zaintza Ekosisteman
1EHU
Laburpena
Ikerketa honetan Zestoako Zaintza Ekosistema osatzen duten agenteen diskurtsoak aztertuko ditugu, zaintzaren inguruko diskurtsoak hain zuzen ere. Horretarako autoreen GRAL eta MAL-ean egindako elkarrizketa eta eztabaida taldeak berreskuratu eta aztertuko ditugu. Adinekoen Mahaian zaintzaz egiten diren definizio eta dimentsioak hurbilpen ezberdinetatik egiten direla frogatuko dugu. Zaintza Ekosistema sortzeko orduan egoera ezberdinetarako erabilgarria izango zaigun definizio bat beharko dugu eta definizio horretara dimentsio eta begirada anitzetatik heltzea ezinbestekoa da.
Gako-hitzak: zaintza ekosistema, Zestoa, zaintza, iruditegia
