(162) PEM motako erregai-pilen zenbakizko analisia eta balioztatze esperimentala
1Mondragon Unibertsitatea
Laburpena
Gaur egungo aldaketa klimatikoa dela medio, energia elektrikoa lortzeko alternatiba berri ugari sortzen ari dira. Horien artean erregai-pilek abantaila suposatzen dute hainbat esparrutan. Ikerketa honetan gaur egun garapen mailan dagoen teknologia horren azterketa egin da, zeinari esker PEM motako erregai-pilak ezaugarritzea den helburua. Horrela, ordenagailu bidezko simulazio eta laborategi esperimentuei esker, haien funtzionamendu analisia gauzatu da. Honen bidez, PEM motako erregai-pilak optimizatzeko aukera ireki da, haien erabilera zabaldu ahal izateko.
Gako-hitzak: erregai-pila, PEM, plataforma esperimentala, polarizazio kurba
