(161) Herritarren ikuspegitik Bilboko auzo bateko jarduera fisikoaren hiri-ingurunea aztertzen

Ainara San Juan1, Julia Fernández Alonso1, Silvia Caballero Sánchez1, Iratxe Pérez Urdiales1, Irati Ayesta Landaluce1, Irrintzi Fernández-Aedo1, Sendoa Ballesteros-Peña2, Leyre Gravina Alfonso1
1Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), 2Osakidetza

Laburpena

Ikerketa honetan Partaidetza-Ekintza Ikerketan oinarritutako Photovoice metodologia erabili zen Bilboko auzo bateko jarduera fisikoarekin (JF) lotutako hiri-inguruneko faktoreen diagnostiko komunitarioa egiteko. Deustu auzoko 11 bizilagun bost saiotan bildu ziren, eta argazkien bidez haien ingurunea eztabaidatu eta aztertu zuten. Auzoa hiru kategoria eta bederatzi azpikategoriatan deskribatu zen. Indarguneen artean, JFrako baliabideen eskuragarritasuna eta berdeguneen eta gune urdinen presentzia identifikatu ziren. Trafiko ugaria eta txirrindulari zein oinezkoentzako azpiegiturak hobetzeko beharra nabarmendu ziren ahulezien artean. Emaitzak JF sustatzeko eta tokiko hiri-ingurunea hobetzeko gomendio politiko publikoak egiteko erabili ziren.

Gako-hitzak: hiri osasuna, hiri-ingurunea, jarduera fisikoa, auzoa, Partaidetza-Ekintza Ikerketa, Photovoice