(159) Cantor entropia altuko aleazioaren emisibitate infragorriaren eta egoera mikroestrukturalaren azterketa

Mikel Ballarena-Tellechea1, Jon Gabirondo-López1, Iñaki López-Ferreño1, Telmo Echániz1, Gabriel A. López1, Raquel Fuente1, Boris Straumal2
1UPV/EHU, 2Osipyan Institute of Solid State Physics

Laburpena

Entropia altuko aleazioak azken hamarkadan ikerkuntzan hauen propietate bikainak direla eta interes handia hartu duten materialak dira. Propietate termooptikoen ezagutza ezinbestekoa da material berrien garapenerako, aldiz oraindik ez da aleazio berri hauen horrelako neurketarik egin. Lan honetan Cantor aleazioaren azterketa mikroestruktruala egin da alde batetik eta norabidezko emisibitate espektralen neurkea espektru infragorrian bestetik. Honen bidez ikusi da aleazio honen testura kristalografikoak ez duela eraginik emisibitate balioetan.

Gako-hitzak: Entropia altuko aleazioak, Cantor aleazioa, Emisibitatea, Termografia