(156) Partikulen azeleragailuetan mikrofoniak kontrolatzeari buruzko oinarrizko kontzeptuak: MADRC algoritmoa

Ander Elejaga1, Josu Jugo1
1upv/ehu

Laburpena

Artikulu honen helburu nagusia partikulen azeleragailuetan kargatutako partikulak azeleratzeko oinarrizko kontzeptuak modu errazean azaltzea da, baita mikrofoniak kontrolatzeko arloan egiten ari garen lana ezagutaraztea ere. Horrela, dibulgazio-lan honen bidez, publiko ez-zientifikoarentzat eskuragarriago bihurtu nahi da makina horiei buruzko ezagutza, zalantzarik gabe gizateriaren mugarri zientifikoak baitira. Horretarako, lehenik eta behin, partikulen azeleragailuek gaur egungo gizartean dituzten erabilerei eta garrantziari buruzko azalpen labur bat egiten da. Ondoren, makina horien funtzionamendua ulertzeko oinarri teorikoak planteatzen dira, Lorenz-en indarrak eta erresonantziak bezalako oinarrizko kontzeptuak azalduz. Azkenik, kabitate erresonante deiturikoetan nabarmen berezia egiten da, partikulak azeleratzen dituzten gailuak baitdira. Gure lana kabitate supereroaleek (SRF) jasaten duten egungo arazo bat da, mikrofonien bidezko desintonizazioa deritzona. Desintonizazio hori kabitateak jasaten dituen perturbazio mekanikoetatik dator, eta horrek eraginkortasuna galtzea dakar partikuletara energia transferitzerakoan. Horrela, proposatzen dugun soluzioa ere labur-labur aipatzen da (Modified Active Disturbance Rejection Algorithm edo MADRC), eta orain arte lortutako emaitzak azaltzen dira.

Gako-hitzak: mikrofoniak, partikula azeleragailua, kontrol automatikoa