(155) Kolesterol zunda bioortogonal baten bidezko nanoeskala mailako lipido heterogeneotasunaren behaketa zeluletan
1Biokimika eta Biologia Molekularra Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV), Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa, 2Biokimika eta Biologia Molekularra Saila (EHU/UPV), Biofisika Institutua (EHU/UPV, CSIC). IKERBASQUE
Laburpena
Baltsa lipidikoaren kontzeptua proposatu zenetik 20 urte baino gehiago igaro diren arren, nanoegitura horien existentziak oraindik ere eztabaidagai izaten jarraitzen du, ez baitago egitura horien nanoantolaketa ikertzeko zelula bizietan erabili daitekeen metodo ez-inbaditzailerik. Artikulu honetan kolesterol zunda bioortogonal bat garatu da (chol-N3), zeina bereizmen handiko mikroskopiaz baliatuta, 50 nm baino gutxiagoko lipido-baltsak zelulen mintz plasmatikoan zuzenean ikusi eta karakterizatzeko metodo baliagarria den. Zunda honek kolesterol endogenoa ordezkatzen du mintz sintetiko eta zelularretan, asaldurarik gabe.
Gako-hitzak: Kolesterol zunda bioortogonala, Lipido-baltsa, Bereizmen handiko mikroskopia
