(151) Nahasketa bitarren Soret koefizientearen neurketa ingurune porotsuan

Irene Cantabrana Pérez de Luco1, Peru Fernandez-Arroiabe Txapartegi1, Valentina Shevtsova12, Mohammed Mounir Bou-Ali1, Abdelkader Mojtabi3, Pierre Costeseque3
1Fluidoen Mekanika taldea, Mondragon Unibertsitatea, 2eta Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioa, 3Université de Toulouse, I.M.F.T UMR CNRS/INP/UPS

Laburpena

Artikulu honetan ingurune porotsuan Soreten oinarrizko zelula gisa ezagutzen den prozedura esperimentala baliozkotzeko jarraitutako prozesua deskribatzen da. Horretarako, lehenik eta behin, prozesuaren funtsezko aldagaiak aztertu dira zenbakizko simulazioen bitartez, zelularen zeharreko tenperaturaren transmisioa eta nahasketaren osagaien bereizketa, besteak beste. Horren ondoren, hidrokarburo eta ur-nahasketa ezberdinekin saiakuntza esperimentalak egin dira; baita Soret koefiziente positibo zein negatiboa duten nahasketekin ere. This paper describes the process followed for the validation of the experimental procedure known as Soret elementary cell in porous media. First, numerical simulations of the key parts of the process have been carried out; these being the temperature transmission and the separation of components. Once this phase was completed, experimental tests were carried out with samples based on hydrocarbons and aqueous mixtures; and with both positive and negative Soret coefficients.

Gako-hitzak: termodifusioa, Soret koefizientea, ingurune porotsua, nahasketa bitarrak