(149) Deformazio altuko elastomero magneto-aktibo baten garapena eta karakterizazioa

Ainhoa Ugartetxe1, Joanes Berasategi1, Mounir Bou-Ali1, Ainara Gomez1
1Fluido-mekanika taldea, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa

Laburpena

Lan honetan, eremu magnetiko bat aplikatzean deformatzen den elastomero baten garapena eta karakterizazioa egingo da. Elastomeroaren sintesia pausuz pausu azaldu eta eremu magnetiko bat aplikatzerakoan lortutako bi konfigurazioek (konfigurazio planoa eta zilindrikoa) duten erantzuna aztertuko da. Azkenik materialaren efektu magentoerreologikoa ezagutzeko konfigurazio planoko elastomeroa erabiliko da eta eremu ezberdinak aplikatuz bere biltegiratze eta galera-moduluen aldaketa aztertuko da.

Gako-hitzak: Elastomeroa, Magnetoerreologikoa, Eremu magnetikoa