(148) Gorputz solidoz osatutako laten beroketa prozesuaren analisi numerikoa
1Mondragon Unibiertsitatea
Laburpena
Elikagaien segurtasuna eta kalitatea mantentzearen garrantzia kontuan hartuta, lan honetan tamaina desberdinetako gorputz solidoak dituzten janari-latak berotu eta tratatzeko prozesua aztertu da. Analisia bibliografian eskuratutako datu esperimentalen bidez baliozkotutako eredu matematiko bat erabiliz egin da. Ondoren, eredu hori lataren barruan masa solidoa konstante mantendu den hiru kasu aztertzeko erabili da, baina gorputzen tamaina aldatuz. Hortaz, ontziratutako janariaren, tratamendu termiko bidezko esterilizazio prozesuan eragina daukaten parametroak definitu eta berotze prozesuko abiadura aztertu da
Gako-hitzak: CFD, Janari-latak, Esterilizazioa, Berotze prozesua
