(147) Aerosorgailu flotagarrien kontrol-tekniken garapena energia eolikoaren ekoizpena optimizatzeko
Laburpena
Egungo energia berriztagarrien beharra asetzeko premiazkoa da haize-energiaren ekoizpena garatzea, itsasoan kokatutako turbinen baldintzak aproposak baitira energia ugari sortzeko. Aerosorgailu flotagarriak optimizatzeko kontrol kodiseinu metodologia bat garatzeko helburuarekin sortutako KONFLOT proiektuaren barne, makina horien kontrol-diseinuan dauden aukerak aztertu dira. Horretarako, haize-turbinen dinamika simulatzeko baliaga- rriak diren software-ak erabili dira, kontrola errotorearen palen pitch angeluarentzako kontrol prediktibo (NMPC) problemaren ebazpenean oinarrituz. Saiakera eta konfigurazio desberdinak burutuz teknika desberdinek aurkezten dituzten abantailak aztertu dira, etorkizunean aplikatu daitezkeen teknika finagoentzat oinarriak definituz.
