(146) Mendiko larreetako polinizatzaileen bazka-portaera aldaketak denbora eta espazioan

Maddi Artamendi1, Ainhoa Magrach2, Arantza Aldezabal3
172528678H, 216076849X, 334089075Q

Laburpena

Bizidunen arteko elkarrekintzak biodibertsitatearen egituraren funtsa dira eta sare ekologiko konplexu eta dinamikoak sortzen dituzte. Landare-polinizatzaile sare mutualistak landareen ugal arrakastaren sostengu dira. Elkarrekintza sare hauek ez dira estatikoak eta denboran eta espazioan bereizirik aztertu behar dira. Horregatik, ikerketa honen helburu nagusia Gorbea Parke Naturaleko landare-polinizatzaile sare mutualistaren aldakortasun espazio-tenporalak aztertzea da, aldakortasunean eragiten duten faktore desberdinak topatuz. Ikerketa honetan, dinamikotasun hau baieztatzeaz gain, polinizatzaileen bazka-portaeretan momentuko landare baliabideen ugaritasunak bai eta polinizatzaileek lehiakideekiko dituzten elkarrekintzek eragina dutela ikusi da.

Gako-hitzak: Sare mutualistak, polinizazio entomofiloa, lore-intsektu elkarrekintzak, bikote-leialtasuna, bazka-portaerak, komunitate dinamikak.