(144) Morfinak hipometilazio globala eragiten du mES zeluletan autoerregulazioa daukan demetilazio aktibo baten bidez
Laburpena
Aldaketa epigenetikoak funtsezkoak dira enbrioiaren garapen prozesuan, baita zahartze prozesuan ere. Hala ere, oraindik ezezaguna da zehazki ingurumen-faktoreek osasun-arazoak edo gaixotasunak nola sortu ditzakeen. Jakina da morfinak plazenta-hesia modu erraz batean zeharkatu dezakeela, eta, ondorioz, enbrioiaren ohiko garapenean eragin; hodi neurala, kortex frontala eta bizkarrezur-muinaren garapena ukitzen baititu, eta, ondorioz, nerbio-sistemaren garapena oztopatzen duela esan daiteke. Hala ere, oraindik ez dakigu morfinak nola eragiten duen neurogenesi prozesu egokian. DNAren metilazioa enbrioi-garapenean giltzarri den eraldaketa epigenetikoa dela kontuan hartuta, morfinari erantzuteko metilazioak duen eginkizuna argitzea da gure helburua nagusia. Morfinak hipometilazio globala eragiten du mES zeluletan demetilazio pasiboa eta demetilazio aktiboaren bidez, eta autoerregulazioa eragiten duen mekanismo baten bidez.
