(143) Mikroplastikoen analisia sedimentuetan: Prozedura baten proposamena, balidazioa eta aplikazioa

Uxue Uribe Martinez1, Thomas Maupas1, Olivia Gomez Laserna1, Leire Kortazar Oliver1, Luis Ángel Fernández Cuadrado1, Leire Mijangos Treviño1, Alberto de Diego Rodríguez1
1University of the Basque Country (UPV/EHU)

Laburpena

Mikroplastikoak (MP) nonahikoak dira itsas ingurunean. Haien banaketa zabalaren ondorioz, eta kutsatzaileak adsorbatzeko duten gaitasunagatik, MPen toxizitatea uretako organismoentzat handia da. Azken urtetan, sedimentuetako MPen kutsadurari buruzko ikerketa asko egin izan dira. Hala ere, ez dago metodo estandarizaturik laginketa egiteko, laginak prestatzeko eta analisiak burutzeko. Bibliografian aurkitutako hainbat metodo aztertu ondoren, sedimentuetan dauden MPak detektatzeko eta karakterizatzeko metodo bat proposatzen eta balioztatzen dugu lan honetan, benetako laginetan frogatuta emaitza onak eman dituena.

Gako-hitzak: Mikroplastikoak, Sedimentuak, Laginaren tratamendua, Kostaldeko inguruneak, Raman espektroskopia