(142) Fase-aldaketan oinarritutako hozte-sistemen bero transferentziaren analisi esperimentala

Leire Arrieta-Lizarazu1, Joanes Berasategi1, Peru Fernandez Arroiabe1, Manex Martinez-Agirre1
1Fluido-mekanika taldea, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa

Laburpena

Ikerketa honetan fase aldaketan oinarritzen den murgiltze bidezko hozte-sistema aztertu da, pool boiling bezala ezagutzen dena, ohiko aire bidezko hozte-sistemaren aldean bero gaitasun handiagoa baitu. Hozketa-prozesu hau geroz gehiago erabiltzen da, esaterako datu-zentroetan edo auto elektrikoen baterietan. Fenomeno hau deskribatzen duen pool boiling kurbak karakterizatu dira horretarako kobrezko gainazal leundua presio atmosferikoan ikertuz. Novec – 7000 likido dielektrikoaren portaera aztertu da horretarako set-up esperimentala diseinatuz. Lortutako emaitzetatik, gainazalaren tenperaturaren eboluzioa aztertu da bero-fluxuarekiko.

Gako-hitzak: Fase aldaketa, Pool boiling, Murgiltze bidezko hozte-sistema, Likido dielektrikoa