(140) Axioi Inflazioa

Ander Urio1
1Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

Laburpena

Lan honetan axioi inflazio ereduaren dinamika ez-lineala ikertu dugu. Horretarako gauge eremuek inflatoiaren di- namikan eragiten duten erreakzioa aztertu dugu, eta tresna gisa lattice simulazioak erabili ditugu, askatasun gradu guztiak aldi berean eboluzionatuta. Gainera, lortutako emaitzak lehendik zeudenekin konparatu ditugu, non azken hauek hurbilketa anailitikoak erabilita eta efektu inhomogeneoak ekidinda lortuak diren. Inflazioaren dinamika era egokian deskribatzeko ekuazio inhomogeneoak bere osotasunean kontsideratu behar direla ondorioztatzen dugu, eta, beraz, beharrezko dela fenomenologiako muga eta emaitzak birkalkulatzea.

Gako-hitzak: Kosmologia, Unibertso goiztiarra, Axioi inflazioa, Dinamika ez-lineala