(139) Nola ezagutu dezakegu gure esposoma?

Mikel Musatadi1, Claudia Caballero1, Asier Andrés-Maguregi1, Paula Bustamante1, Eider Gerekaetxebarria1, Jon Zumalabe1, Maitane Olivares1, Olatz Zuloaga1
1University of the Basque Country (UPV-EHU)

Laburpena

Esposoma gizakiok bizitza osoan zehar jasaten ditugun esposizio guztiek osatzen dute. Horien artean, konposatu kimikoekiko esposizioa nabarmendu daiteke. Substantzia kimikoak gure egunerokoan nonahi daude eta etengabeko erabileraren ondorioz, gorputz barrura barnera ditzakegu. Gorputzean ematen diren erreakzio metabolikoen ondorioz, konposatuak eraldatu eta gernutik kanporatu ohi dira. Hori dela eta, gernua esposoma aztertzeko jariakin interesgarria da. Lan honetan, konposatu kimikoen bi familia (disruptore endokrinoak eta konposatu mugikor eta iraunkorrak) eta hauen metabolitoak gernuan analizatzeko metodo analitikoak deskribatzen dira likido kromatografia-masa espektrometria erabilita.

Gako-hitzak: esposoma, konposatu kimikoak, gernua, prozedura analitikoak, likido kromatografia, masa espektrometria