(130) Langileen Estatutuko Legearen 82.3. artikuluko nahitaezko tartekaritza publikoa vs. askatasun sindikala eta negoziazio kolektiboa: eskubide hauen defentsa aukerak nazioarteko instantzien aurrean

Amaia Burgos1
1Amaia Burgos Aduriz

Laburpena

Lan honetan, 2012ko uztailaren 6an indarrean sartu zen 3/2012 Legeak, Langileen Estatutuko Legearen 82.3 artikuluan txertatu zuen tartekaritza da aztergai. Gure aburuz tartekaritza horrek bi bereizgarri ditu, batetik inposatutako edo nahitaezko tartekaritza da eta bestetik, izaera publikoa dauka. Bi ezaugarri horiek tartekaritzaren konstituzio - kontrakotasuna defendatzera garamatzate, berorrek askatasun sindikala eta negoziazio kolektiboaren eskubideak urratzen dituelako, nahiz eta Konstituzio Auzitegiak bere garaian (2014 eta 2015ean) konstituzio - kontrakotasun hori ukatu. Emaitza horrek eta Espainiar Konstituzioak bere 10. artikuluan oinarrizko eskubideak interpretatzeko ezartzen duen bete beharrak bultzatuta, aurretik aipatutako bi eskubideen defentsa nazioarteko eremuan bilatzera eraman gaitu.

Gako-hitzak: nahitaezko, tartekaritza, publikoa