(13) Omega-3en propietate onuragarriak alkoholak nerabezaroan eragiten dituen kalteak berreskuratzeko

Maitane Serrano1, Leire Lekunberri1, Amaia Mimenza1, Miquel Saumell-Esnaola2, Gontzal García Del Caño2, Edgar Soria Gómez1, Garazi Ocerin3, Itziar Bonilla Del Río1, Nagore Puente1, Almudena Ramos Uriarte1, Inmaculada Gerrikagoitia1, Izaskun Elezgarai1, Irantzu Rico Barrio1, Pedro Grandes1
1Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (UPV/EHU, Leioa, Bizkaia), 2Neurozientziak Saila. Farmazia Fakultatea (UPV/EHU, Gasteiz, Araba), 31. Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (UPV/EHU, Leioa, Bizkaia)

Laburpena

Alkohola nerabezaroan kontsumitzeak kalte anitzak dakartza, bereziki hipokanpoko endokannabinoide sisteman eta, ondorioz, oroimenean. Omega-3 gantz-azidoek sistema endokannabinoidearen bidez onurak eragiten dituzte oroimenean. Gainera, alkoholak eragiten dituen hainbat kalte berreskuratu ditzakete, izan ere, jaioaurreko alkohol esposizioak neuronen plastikotasunean eragiten dituen kalteak berreskuratzen dituzte. Azterlan honen helburua omega3-an aberastutako dietak nerabezaroan alkohola edateak oroimenean eragin dituen kalteak berreskuratzeko tratamendu aproposa den aztertzea da. Baita horren azpian ezkutatzen diren hipokanpoko endokannabinoide sistemari lotutako mekanismo molekularrak ikertzea ere.

Gako-hitzak: Alkohola, Hipokanpoa, Omega-3, Endokannabinoide-sistema