(128) Ebaluazio Meta-Enpirikoa Unibertsoaren Hasierako Iruditegian. Inflazio Kosmikoaren Bideragarritasuna

Beñat Monfort Urkizu1
1Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV)

Laburpena

Fisika teorikoaren eta esperimentalaren arteko urruntze progresiboaren ondorioz, teoria fisiko garaikideen baieztapen enpirikoa zailtzen joan da, eta honek aldaketa bat sortu du teoria hauek ebaluatzeko moduan. Teoria Meta-Enpirikoen Ebaluazioa (MEA, ingelesezko siglengatik) zailtasun honetan zentratzen da teoria garaikideen bideragarritasuna aztertzeko, fisikariek garatutako metodo berriak modu deskriptibo batean azaleratuz. IkerGazteko aurtengo kongresuan fisikoki garrantzitsua den kasu zehatz batean, Inflazio Kosmikoan, zentratuko naiz; teoria hau MEAra nola egokitzen den ikertzeko. Nire tesi nagusia ondokoa da: MEAk ondo islatzen du fisikari teoriko gehienek Inflazio Kosmikoan duten konfiantza, baina ez dute honen bideragarritasuna bermatzen. Ideia hau defendatzeko 2013an, Planck satelitearen emaitzak argitaratzean, sortu zen eztabaidan oinarrituko naiz.

Gako-hitzak: Teoria Baieztapena, Ebaluazio Meta-Enpirikoa, Inflazio Kosmikoa, Teoria Alternatiboak