(126) Irakasleen hasierako prestakuntza: non gaude eta nora joan beharko genuke?
1UPV/EHU
Laburpena
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak, irakasle izateko ikasleen hasierako prestakuntza hobetzeko erreforma-proposamenak zabaldu zituen 2022ko urtarrilean. XXI. mendearen hasieratik zientzian irakasleen hasierako prestakuntza berrikusteko beharra aldarrikatu da. Era berean, nazioartean zenbait herrialdek prestakuntza hobetzeko pausua eman dute. Ikerketa-lan honetan Espainiako egoera aztertu da, nazioarteko erakundeen orientabideekin eta zientziak dioenarekin konparatuz. Ikusi denez, prestakuntza 2007tik berdintsu mantendu da. Ondorioz, nazioartean nagusitzen den ikuspegiaren arabera, ez dago egungo irakaskuntza-errealitatearekin lerrokatuta eta ez da ebidentzietan oinarritzen.
Gako-hitzak: irakasleen hasierako prestakuntza, irakasle izateko ikasleen prestakuntza, hezkuntzaren aldaketa
