(125) Laguntzen al dute testuliburuek zientzia ulermen kontzeptual sakona garatzen? Landareen nutrizioa aztergai

Oier Pedrera1, Oihana Barrutia1, Jose Ramón Díez1
1Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Laburpena

Testuliburuak baliabide erabilienetarikoak dira zientzien hezkuntzan. Ondorioz, horien azterketa funtsezkoa da bai ikasleek jasotzen duten instrukzioaren kalitatea eta tipologia ezagutzeko bai liburuak hobetzeko. Ikerketa honetan landareen nutrizioaren gaiaren lanketa aztertu da 1. Batxilergoko Biologiako testuliburuetan oinarrizko lau aspekturi erreparatuz: egitura, eduki kontzeptuala, irudiak eta jarduerak. Hala, EAEn gehien erabiltzen diren liburuek ikaskuntza erreproduktibo eta azalekoa sustatzen dutela behatu da; zientzien ikaskuntza/irakaskuntzaren egungo helburuak diren konpetentzia zientifikoaren eta modelo zientifikoen ulermen sakonaren garapenerako ahuldadeak erakutsiz.

Gako-hitzak: Zientzien ikaskuntza/irakaskuntza, Testuliburuen azterketa, Landareen nutrizioa, Landareekiko Itsutasuna