(12) Emakume trikitilarien parte-hartzea XX eta XXI mende bitartean: analisi kuantitatiboa
Laburpena
Emakumeen parte-hartzea trikitixan (eskusoinu diatonikoak eta panderoak osatutako adierazpen musikal bezala ulertuta) esponentzialki hazi da azken hamarkadetan, lehen gizonentzako jarduera esklusibo bat zen heinean, euskal kulturan errotutako beste hainbat fenomeno bezala. 1980ra arte debekatutako eremu bat izanik, egun trikitilarien zenbatekoaren guztizkoaren zati nabarmen bat osatzen dute. Datu-banku ezberdinetako eduki analisia erabilita artikuluak azken hamarkadetako hazkunde gorakor hori erakusten du, ezaugarri kuantitatiboen arabera. Gainera, panderoa bigarren mailako instrumentu moduan definitzeko aukera planteatzen da, perkusiozko elementua izateagatik, nagusiki; horrela, osagai honen eta ikerketaren analisiaren arteko harremana ikuskatzen da.
