(83) Latex funtzionalak partikula inorganikoen dispertsatzaile eta banatzaile gisa ur-oinarriko estaldura formulazioetan

Sara Beldarrain1, Edurne González1, Jose Ramon Leiza1
1UPV/EHU

Laburpena

Ur-oinarriko estalduretan erabiltzen diren partikula inorganikoek euren artean elkartzeko joera handia dute, euren eraginkortasuna (zuritze ahalmena, ezkutatze ahalmena, korrosioaren aurkako propietateak, etab.) txikitzen delarik. Hori dela eta, industria mailan hauek egonkortzeko eta sakabanatuak mantentzeko estrategia ezberdinak erabiltzen dira. Baina zenbait aplikaziotan kaltegarria izan daiteke egungo dispertsatzaileek azaltzen duten izaera hidrofiloa. Horren ondorioz, natura ezberdineko polimero partikulak erabiliz pigmentu dispertsatzaile konbentzionalen desabantailak gainditzea dugu helburu. Horrez gain, partikula inorganikoen banaketa hobetu nahi da funtzionalitate lokalizatua duten partikula konposatuak erabiliz.

Gako-hitzak: Ur-oinarriko estaldura, Polimero partikula, Pigmentu dispertsatzaile, Pigmentu banatzaile