(116) Ardiaren 21 ehunetan karakterizatutako eta kuantifikatutako miRNAen adierazpenaren banaketaren azterketa

Aitor Guisasola-Serrano2, Begoña Marina Jugo2, Martin Bilbao-Arribas1, Endika Varela-Martínez2, Laura Diez-Fuentes2
1IdiSNA, 2Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco

Laburpena

MikroRNAk (miRNAk) eboluzioan zehar kontserbatuta dauden eta gene-adierazpena erregulatzen duten RNA ez-kodetzaile txikiak dira. Ardian, beste etxe-abereekin konparatuta, miRNA gutxi deskribatu dira. Lan honetan, datu-baseetan argitaratuta dauden ardiaren 21 ehunetako 172 miRNA-seq lagin era uniformean analizatu ditugu, miRNA berrien eta kontserbatuen adierazpen profilak aztertzeko. Aztertutakoen artean, 270 miRNAek ehun espezifikotasun indizearen balio altuak azaldu zituzten. Gainera, hausnarkarien espezifikoa den mir-2284/mir-2285 miRNA familiako 100 miRNA inguru detektatu ziren. Lan honek miRNA askoren kontserbazio maila altuaren ideiarekin bat dator, baina aldi berean hausnarkarien eboluzioan klado-espezifikoak diren berrikuntzen potentziala azpimarratu du.

Gako-hitzak: miRNA, miRNA-seq, adierazpena, hausnarkariak, ehun espezifikoa