(114) Kolesterol-kanporaketaren estimulazioa ateroma ereduan, rHDLen administrazio sekuentzialarekin

Shifa Jebari Benslaiman1, Kepa Belloso Uribe1, Asier Benito Vicente1, Unai Galicia García1, Asier Larrea Sebal1, Ane San José Urteaga1, Iraide Alloza1, Koen Vanderbroeck1, Cesar Martín1
1Euskal Herriko Unibertsitatea

Laburpena

Aterosklerosia arterien gune azpi-endotelialean gertatzen den kolesterol metaketaren ondorioz garatzen da, gaixotasun kardiobaskular larriak eragin ditzakeelarik. Aterosklerosiaren tratamendurako, HDL naturalak (dentsitate handiko lipoproteinak) imitatzen duten hainbat nanopartikulen diseinua burutu izan da (rHDL), ateroma plakako soberazko kolesterola iraizteko helburuarekin. rHDLek kolesterola jasotzeaz gain mikroRNAk edo antagomiRNAk (mikroRNA inhibitzaileak) bezalako molekulak garraiatu ditzakete. Ikerketa honetan, rHDL administrazio sekuentziala ateroma eredu batean ezarri zen. Lehen administrazioan, ABCA1 kolesterol garraiatzailearen adierazpena emendatzeko antagomiRNA bat garraiatu zen rHDL bidez eta bigarrenean, rHDLak soberazko kolesterola jasotzeko gehitu ziren.

Gako-hitzak: aterosklerosia, kolesterola, rHDL, mikroRNA garraioa