(113) Tetrafluoroetileno sulfonatuan oinarritutako ionomero komertzialen saretzea protoi-trukatzaileko erregai-pilen mintzen eroankortasuna hobetzeko
1PhD student at UPV/EHU POLYMAT, 2Professor at UPV/EHU, 3POLYMAT
Laburpena
Nahiz eta tetrafluoroetileno sulfonatatuan oinarritutako ionomeroen erabilera mintz protoi-trukatzaileko erregai-piletan (PEMFC) handia izan, beren potentziala mugatzen duten eragozpen batzuk daude oraindik. Ionomero hauek sortzeko ingurumenean inpaktu negatiboa duten disolbatzaile organikoak erabiltzen dira. Horrez gain, tenperatura altuetan hezetasuna galtzen dutenez, mintzek protoi-eroankortasunean beherakada azkarra jasaten dute. Lan honetan, muga horiek gainditzen saiatu gara, Nafion® tetrafluoroetileno ionomero sulfonatuaren forma saretua sortuz.
Gako-hitzak: PEMFCs, Nafion, Saretua
