(112) Fusio erreaktoreentzako materialen analisirako teknikak

Jon Azkurreta1, Maria Urrestizala1, Igor Peñalva1, Natalia Alegria1, Jone Muñoz1
1UPV/EHU

Laburpena

Fusio nuklearra egungo energia-egoerari aurre egiteko aukera gisa proposatzen da; horretarako, orain arte garatutako eredu teorikoak baliozkotu behar dira. Hori erronka teknologiko handia da, materialen azterketa horietako bat izanik. Fusio-erreaktore baten barruan materialak muturreko baldintza jasango dituzte, inoiz frogatu ez direnak; beraz, material horien guztien erabilgarritasuna ITERen (International Thermonuclear Fusion Reactor) frogatuko da. ITERen frogatu aurretik, material guztien karakterizazio zehatza egin behar da. Horretarako, material horietako batzuen azterketa UPV/EHUko fusio-materialen laborategian egingo da.

Gako-hitzak: Fusio, ITER, Material, Laborategia