(110) Epoxi ur-dispertsioak estaldura antikorrosiboetan
1UPV/EHU
Laburpena
Lan honetan Bisfenol A-ko diglizidil eter-ez (DGEBA) osatutako epoxi erretxina likido baten ur-dispertsio bat aztertzen da, estaldura antikorrosibo aplikazioetan erabiltzeko asmoz. Teknika ezberdinak erabiliz (sonikazioa, DLS, EMN...) erretxina honen dispertsioak uretan lortu eta aztertu dira. Ikusi da erretxinaren likatasunak arazoak sor ditzakeela dispertsio prozesuan, erretxinaren hidrolisia ekidin daitekeela dispertsioaren pH-a neutroa bada eta azidoa bada, ordea, hidrolisia gertatzen dela.
Gako-hitzak: epoxi erretxina, polimero estireno/akriliko, estaldura, antikorrosioa, ur-dispertsioa, hidrolisia
