(107) Sentsorialtasuna eta eszenografia tenplu barrokoaren barnean. Madrilgo San Isidroren kaperaren kasua.

Ander Prieto de Garay1
1Universidad Complutense de Madrid

Laburpena

Lan honetan, tenplu katoliko barrokoa fededunaren zentzumenen estimulaziorako espazio gisa aztertzen da, eta, San Isidro kaperaren kasu-azterketetan oinarrituta, XVII. mendeko zeremonia, arte eta arkitektura erlijiosoaren balio sentsoriala eta eszenografikoa nabarmentzen dira. Kontuan hartzen dira, halaber, hirian ospatzen ziren jaialdietako elementu multisentsorialak; kasu honetan, San Isidroren kanonizazio-festetan presente zeudenak. Proposamen honen metodologia azken urteetara arte espainiar historiografian gutxi landutako ikuspuntu batean datza: arteak, arkitekturak eta jaiak hartzailearengan eragiten zuten inpaktu emozionalari erreparatzen zaio, artearen materialtasun hutsaren irakurketa gaindituz.

Gako-hitzak: sentsorialtasun, estimulazio, eszenografia, zeremonia, debozio, teatral