(106) “Liburuaren irakaspenik ez ahaztu, gizona!”: Irungo Harrera Sarea babesleku gisa, asistentzia eta politikaren arteko muga lausoan barna
1Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco
Laburpena
Irungo Harrera Sareak harrera egiten die bidean edo transitoan dauden migratzaileei eta horien egoera prekarioa salatzen du politikoki. Zentzu horretan, babesleku gisa funtzionatzen du prekarietateak markatutako bizitza batzuentzako, muga testuinguru batean. Sarearen arrakasta aztertzeko hurbilpen bat egin da lan honetan, parte-hartzaileen diskurtso eta praktikei erreparatuz. Ondorioztatu da diskurtso zein praktiketan asistentzialismoa eta lan politikoa bereizten diren arren, ezin direla bereizita ulertu eta zentzua ematen diotela batak besteari, elkar indartuz.
Gako-hitzak: muga, migrazioa, desagerpen soziala, babeslekua, Irun, Irungo Harrera Sarea
