(105) Jarraitutasunak eta hausturak: 1891. eta 1918. urte arteko pentsamendu sozialista alemaniarrari eta errusiarrari gainbegirada kritikoa
1Euskal Herriko Unibertsitatea
Laburpena
Europako tradizio sozialistak definizio eta sakontze saiakera gorabeheratsuak ezagutu zituen XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen lehen bi hamarkadetan. Mugimendu horren hedatzea talka ideologikoz beterikoa izan zen eta askotariko proposamenak bildu izan zituen. Botere politikoaren ulerkeraren inguruan eta estatuarekiko jarreraren inguruan egituratu dira buruzagi politikoen arteko jarraitutasun eta hausturarik nabarmenenak.
Gako-hitzak: boterea hartzea, iraultza, estatua, parlamentarismoa, instituzioetatik kanpoko borroka, estrategia
