(104) Pazienteen Segimendua Eraikin Anitzeko eta Tunelez Konektatutako Ospitale Gune Batean

Imanol Picallo1, Jesús Daniel Trigo1, Hicham Klaina1, Peio Lopez Iturri1, José Javier Astrain2, Ana Vazquez Alejos3, Francisco Falcone1, Luis Serrano Arriezu1
1Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikako departamentua, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2Estatistika, Informatika eta Matematika Departamentua, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 3Department of Signal theory and Communications, University of Vigo

Laburpena

Zainketa Intentsiboetako Unitateko (ZIU) pazienteen egoera hobetzen denean beste unitate batzuetara garraiatzen dira. Horregatik, haien lokalizazioa ezagutzea estrategikoa da ospitale barruko garraioen planifikazio onerako eta baliabideak kudeatzeko. Lan honetan, pazienteen segimendua egiteko mugikor aplikazio bat aurkezten da eraikin anitzeko ospitale batean, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan (NOU) zehazki. Proposatutako sistemak Intenet of Medical Things (IoMT) kontzeptuan oinarritzen da, distantzia luzeko (LoRaWAN) eta hurbileko (NFC) teknologiak erabiliz. Gailu teknologien kokapena garatutako 3D Ray Launching software batean eta ospitale gunean egindako radio neurketetan oinarrituta daude. Ondorioz, bi Gateway modulu behar dira komunikazioa NOU gune osoan ahalbidetzeko. Garatutako aplikazioak NOU gune inguruko ZIU-ko pazienteen mugimendu-fluxua erakusten du.

Gako-hitzak: Medikuntza-gauzen internet, haririk gabeko kanala, pazienteen segimendua, 3D-ray launching